ESKERRIK ASKO DENEI!

Hamar egun pasa dira jada ekainaren 17an T3T Maratoia ospatu genuenetik. Atzo, bederatzi antolatzaileok bilera egin  genuen. Bertan gauza asko hitz egin genituen, gure bizipenak elkartrukatu  eta lasterketaren balorazio orokorraz ere aritu ginen.

Lerro hauen bitartez babesleei eta laguntzaileei eskerrak eman nahiko genizkieke.

Lasterkariei gure esker ona adierazi, gure lasterketa honetan sinesteagatik.

Bolondresei besarkada handi bat, euren lan ixila ezin baita hitzez soilik adierazi zuek zarete gure arrakastaren giltzarri nagusia.

Horregatik, argazkiko bederatzi mutil hauek eskerrak eman nahi dizkizuegu denei, zuek gabe hau guztia ez baitzen posible izango.

Izango dugu elkarren berri, orain aste hauek  atseden hartzeko baliatu ditugu, gure ilusioen kaxa erabat arnasberritu dadin.

Ondo segi.

IMG-20180618-WA0020
2018ko argazkia: (Zutik) Joseba-Luis O- Juan-Mikel-Unai (Eserita) Ion-Eñaut-Luis L- Iñaki

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: