Astebete pasa da jada T3T, T2T eta Gazte lasterketak ospatu zirenetik. Beraz, egun aproposa zenbait hitz esateko.
800 korrikalariei, eskerrak, gure lasterketan sinesteagatik. Zuek zarete denak merezi duenaren arrazoia.
200 Boluntarioei, eskerrak bi eta hiru aldiz, zuek baitzarete hau gauzatzearen giltzarri nagusia. Benetan, mundialak zarete!
Babesle eta laguntzaile denei, eskerrak beste behin babes hori urtez urte emateagatik, zuek gabe ezin bailitzateke gure ametsa hein handi batean gauzatu.
Publikoari, eskerrak, urtez urte, hiru tontorrak eta herrietako kaleak jendez eta txaloz bete dituzuelako.
Lan talde honek, orain atsedena behar du, aste asko dira, momentu goxoak eta kalaka egunak tartekatzen dira antolakuntza honetan, eta horrek nekatu egiten du. Udazkena hastearekin bat elkartuko gara eta ordurako indarberriturik egongo gara berriz. Orain guri dagokigu mendi lasterketez korrikalari moduan disfrutatzea.
Ondo egindakoak gogoan hartu eta gaizki egindakoak barkatu.
2019ko ekainak 23,
Utzi erantzun bat