Kaixo korrikalari:
Gaur, T3T-T2T-T1T lasterketako antolatzaileok egungo egoera soziala aintzat hartuta, 2020ko edizioa bertan behera uztea adostu dugu.
Erabakia hartzea asko kostatu zaigu, baina ezinbestekoa izan da arrazoi ezberdinengatik;
-Denbora aurrera doa, eta guk nahi ditugun berme guztiak izateko larri gabiltza.
-Parte hartzaileen prestakuntza ere zalantzan dago horrelako ahalegin baten aurrean, bi hilabete edo gutxiago ez baitira nahikoak proba hauei segurtasunez aurre egiteko.
-Gaur gaurkoz., oraindik ere ez dakigu egunerokotasuna noiz izango dugun berriz.
-Bestalde, eskerrikasko gure babesle, laguntzaileei eta boluntarioei! Denak ere prest baitzeundeten aurtengo VI. Ekitaldi honetan guril aguntzeko.Mila esker benetan !
-Datozen egunetan izena emandako guztiekin jarriko gara harremanetan, eta dortsalaren inguruko xehetasunak argituko dizkizuegu.
-Ondo bidean,datorren urteko ekainean ikusiko dugu elkar.
-Bitartean, zaindu guztiok eta besarkada handi bana denei.
Antolakuntza
Utzi erantzun bat