KORRIKALARIEI MEZUA

Kaixo korrikalari:

Jakingo duzun bezala, duela zenbait aste plazaratu genuen aurtengo VII ekitaldia 2021eko ekainaren 13an, igandea, ospatuko dela T3T eta T2T izenarekin. Bietan korrikalari muga 300 pertsonetan finkatu dugu. Denbora muga ere aldatu egin dugu eta gehinezko denbora 9h koa izango da. Anoa postuak ere gutxitu egin ditugu.

Iaz aipatu moduan, bi aukera eman zitzaizkizuen; bata dirua osorik itzultzea eta bestea aurtengo ekitaldirako gordetzea. Beraz, ezezkorik eman ez bazenuten automatiko zuen dortsala gordeta duzue. Datuak zuzen sartuta www.kronoak.com helbidean ikusi ahal duzue zuen izen ematearen egoera.

Jakin, araudiko 7. artikuluaren arabera behin izena eman ondoren ez dela dirurik itzultzen, baldin eta plaza hori itxaron zerrendako norbaitek bete ezean. Jakin baita ere izen emateak pertsonalak eta transferi ezinak direla, ezin dela pertsona bat beste baten dortsalarekin atera edo eta nahi duenari utzi. Arau hauste honek, araudiko 7. artikuluak dioenari jarraiki ondorioak izango baititu datozen ekitaldietan.

Post honekin batera atxikituta bidaltzen dizuegu araudia ikusteko esteka. Aurtego aldaketak nabarmenak baitira eta gaizki ulertuak sahitestu daitezke. Edozein zalantza baldin baduzue galdetu lasai eta argitzen saiatuko gara.

Euskaraz: https://t3tmaratoia.com/t3t-eta-t2t-araudiak/

Gaztelaniaz: https://t3tmaratoiaes.wordpress.com/reglamento-t3t/

Aurtengoan denen borondate ona behar da lasterketa aurrera eramateko eta oso garrantzitsua izango da denok ditugun eskubide eta betebeharrak zorrotz betetzea. Horregatik oso garrantzitsua da araudiko 22. artikulua irakurtzea, “Covid 19” izenburua duena, gaizki ulertu denak ekidin ahal izateko.

Zalantzak galdetzeko erabili gure sare sozialak edo email helbideak.

t3tmaratoia.saresozialak@gmail.com

tolosaldeko3t@gmail.com

Ekainean ikusiko gara, bitartean asko entrenatu eta gure mendietaz gozatu.

Antolakuntza.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: