AURRERA GOAZ, ZIRT EDO ZART

2021eko maiatza.

Aurrera goaz, zirt edo zart.

Lantaldeak ordu asko pasa ditu hausnarketan eta galdeketan laguntzaile, babesle , aditu, eta bestelakoekin.

Badakigu aurtengo ekitaldia zinez berezia izango dela, gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu urtero moduan ahalik eta lasterketarik gogoangarriena aurrera eramateko.

Ez dakigu, benetan ekainaren 13an zein egoera egongo den, baina argi daukaguna zera da, gure esku ez dagoen erabakiren bat izango dela aurtengo ekitaldia ez ospatzearen arrazoia.

Aldaketak egongo dira, dortsalak jasotzean, irteeran, anoa postuetan, amaieran, kontsignan… eta guztiok ahalik eta zorrotzen bete beharko dugu araudia. Datozen asteetan informazio eta xehetasunak igortzen hasiko gara. Oso zorrotzak izango gara eta ez da bigarren aukerik emango.

Guk jada prest dugu gure lan ildoa datozen egunetarako eta esan bezala aurrera goaz

Ekainaren 13an ikusiko gara, zuek bitartean entrenatzeaz eta informazio eguneratua ondo ikasteaz arduratu, dortsalak jasotzerakoan hasiko baita aurtengo berrikuntzarik garrantzitsuenetariko bat.

Bitartean, bizitzaz gozatu.

Antolakuntza.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: