GR4 PIRINAC TRAIL zirkuitua 2017an sortu zen Olla de Nuria eta Camille Extrem lasterketak zuten adiskidantza zela eta. Segituan gehitu zitzaien Canfranc-Canfranc lasterketa ere, eta 2019an, gu batu ginen, T3T Maratoiko kideok. Guztiek filosofia bera elkarbanatzen dugu; mendiaz gozatzea. Zirkuituak pirineo osoak zeharkatzeko aukera ematen du, puntaz punta, Kataluinia, Aragoi, Nafarroa eta Euskaditik pasaz.
Zirkuitua 40 partehartzailera mugatua dago. Helburua bakarra da, lau lasterketak amaitzea. Ez dago podiumik, soilik sari berezia lau lasterketak amaitzen dituzten guztientzat. Hiru lasterketetan puntuatu beharko da.
Erronka onartzeko prest?
- Olla de Nuria: ekainak 14 / 21km +1940m
- T3T Maratoia: ekainak 14 / 43km +2800m
- Camille Extrem: ekainak 21 / 31km +2000m
- Canfranc- Canfranc: irailak 12 / 45km +4000m
Izen emateak martxoaren 14an irekiko dira.
Informazio gehiago: http://gr4pirinactrail.com/