HERNIO-GAZUME

Tolosaldea-ko eskualdean, Tolosa herriko ipar hegoaldean, Hernio-Gazume deritzon Kontserbazio Bereziko Eremua (HBBE) kokatzen da.

Hernio-Gazume kareharrizko mendigune bat da, eta han, Hernio-Gazume lerroaren gailur harritsuak eta haitzuloak nabarmentzen dira. Ingurunean, zuhaitz hostoerorkorren basoak dira nagusi, baina abeltzaintza-ustiapenak EBren intereseko larre zabalak eta sastrakadiak ere sorrarazi ditu. Pagadia da baso-mota nagusia, eta horien artean azidofiloak nabarmendu behar dira. Baso helduen eta pago motzen unadak daude, interes ekologiko handikoak, eta haietan interes komunitarioko xilofagoak eta kiropteroak badaudela egiaztatu da.

Hernio-Gazume 2012. Urtean izendatu zen HBBE; Hernio-Gazume babes bereziko eremu izendatzera bultzatu duten basa espezieak eta habitat naturalak eta Euskal Herriko biodibertsitatearen kontserbaziorako interesa dutenak oinarrizko elementu edo kudeaketaren helburu dira. Horrela, kontserbazio egoera onean mantentzeko kudeaketarako neurri aktiboak hartu behar dira. Beraz, helburuen katalogo bat osatzen dute, eta helburu horien gainean neurri aktiboak, zuzentarauak eta arauak definitu eta garatu behar dira.

Horrela, oinarrizko elementu edo kudeaketarako helburuak aukeratzeko, ondorengo irizpideak hartu dira kontuan:

• Eremuan garrantzi handia duten eta Natura 2000 Sarean (eskualdean, estatuan eta Europako erkidegoan) zaintzeko garrantzitsuak diren habitat eta espezieak, baldin eta egoera txarrean badaude eta zaintzeko kontserbazio neurri aktiboak hartu behar badira.

• Kontserbazio egoera bermatzeko, erregulatzea, moldatzea edo faboratzea beharrezkoa den giza erabileren menpekoak diren habitat edo espezieak.

• Beraiengan eragiteak beste espezie edo habitatengan, edo tokiaren osotasun ekologikoarengan onura ekarriko lukeen habitat edo espezieak.

• Beharrezko neurriak hartu ezean egoera txarrean egotera irits daitezkeela ikusi den habitat edo espezieak, eta baita talde taxonomiko baten edo ekosistema baten egoeraren adierazle onak izan daitezkeena, eta beraz monitorizatze lan espezifikoa eskatzen dutenak.

Habitat naturalaren barruan, Hernio-Gazume HBBE eremuan, babesteko 3 figura ditugu:

  • Kobazulo eta barrunbe karstikoak
  • Basoak
  • Larreak

Babestu beharreko zaurgarritasun handieneko espezieei dagokionez:

  • Fauna saproxilikoa, hildako zuraren edo zur-onddoen mende dauden intsektuak.
  • Elona quimperiana, Quimper barraskiloa.
  • Hegazti sarraskijaleak
  • Kiropteroak

HBBR eremu izendatzeko, ingurune osoaren diagnostikoa egin zen, hau kontserbatzeko eta hartu beharreko neurriak eta haren egoera monitorizatzeko adierazleen taula barne.

Guri dagokionez lasterketa antolatzaile, mendizale eta naturaren maitale garen aldetik, Hernio-Gazumetik igarotzen den ibilbidean are begirunetsuagoak izan behar dugu.

Hernio-Gazume HBBE eremua

Antolatzen ditugun bi lasterketatik, T3T Maratoia baino ez da sartzen HBBE eremuan, 11 kilometro inguruko ibilbidea eginez.

T3T maratoia Hernio-Gazume eremuan

Bi lasterketen ibilbide osoa babesteko eta mantentzeko kronpromezu sendoa izateaz gain, eremu babestu hau azpimarratu nahi dugu:

  • Lasterketarako markatutako ibilbideak uztea galarazita egongo da.
  • Bertako fauna gogaituko duen zaratarik ezin da sortu kanpo elementuekin, hala nola, bafleak adibidez eta ikusleen artean zarata egitea ekidingo da.
  • Ezin da inolako hondakinik bota.
  • Hegaztiei kalte egin diezaieketen dronen edo antzeko elementuak erabiltzea debekatuta dago Hernio-Gazume HBBE osoan, baita Uzture, Elduain eta Leaburu inguruneetan ere.
  • Laguntzaile edo ikusleek debekatuta dute babestutako eremuan lotu gabeko zakurrekin ibiltzea.

Blog at WordPress.com.

Up ↑