T3T eta T2T araudia

T3T eta T2T ARAUDIA

 

  1. EGUNA ETA LEKUA: ( TOLOSALDEKO 3 TONTORRAK ) ( T3Tmendi lasterketa 2017 ko ekainaren  18 ean (Igandea)  ospatuko da eta goizeko 9:00etan hasiko da. Irteera eta helmuga Tolosan  izango da.

           T2T lasterketaren irteera ordua 9:30tan izango da leku berean.

  1. IBILBIDEA:TOLOSA-ALKIZA- ANOETA-IRURA- ELDUAIEN-GAZTELU- LEABURU…herriak pasako ditu besteak beste eta 43’5 km ta 2800 + ko desnibel positiboa edukiko du. Neurketak ez daude homologatuta.

T2T lasterketak 24’5km eta 1600m + ditu eta Uzturre eta Erroizpeko gainak pasako                  ditu. T3Tko 21. Km tik aurrera, eta T2Tko  4,5tik aurrera,  bi lasterketak berdinak dira.

  1. PARTE HARTZEA: Araudi honek dioena betez gero, 18 urtetik gorako kirolari orok parte hartu ahal izango du, federatua izan edo ez. Antolakuntzak, proba aurretik, azterketa mediku bat egitea gomendatzen die parte-hartzaile guztiei, eta hauek bere gain hartuko dute proban gerta liekeena.

3.1. Antolakuntzak partehartzea ukatzeko eskubidea edukiko du.

  1. EZINBESTEKO MATERIALA:

        4.1. Haize-babesgarria, nahiz eta bero  egin.

        4.2. Eguraldi txarra eginez gero: Txubaskeroa edo euritakoa. Atal hau                       antolakuntzak    argituko luke dortsala hartzeko momentuan aurreikuspenen arabera. Gainera, eguraldi iragarpena oso beroa bada, antolakuntzak likido kopuru jaki batekin ateratzera behartu dezake. Hau ere dortsal banaketa argituko litzateke.

        4.3. Derrigorrezkoa izango da ezinbesteko materiala osoa korralitoan sartzerakoan aurkeztea.

        4.4. Irteeran edukitzen den material berberarekin, bastoiak esaterako, egin behar da ibilbide osoa.

  1. KATEGORIAK: Gizonetan eta emakumeetan hauek izango dira:
  • 45 urtetik gorakoak.
  • 23 urtez beherakoak.
  • Eskualdeko lehena.
  • Senior gizon eta emakumeak
  1. SARIAK:
  • T3T, Maila absolutuan emakumezkoetan eta gizonezkoetan (seniorretan):
  • 1000€
  • 500€
  • 250€
  • Gainontzeko kategorietako irabazlearentzat sariak garaikurrak izango dira. Sariak pilatu ahalko dira.
  • Ernioko tarteko helmugan lehen postuan pasatzen diren gizon eta emakumezkoarentzat saria egongo da, (Zehazteke) txiparen alfonbrak zehaztuko du dena, eta saria jaso ahal izateko lasterketa amaitu beharko da.
  • T2Tko sariak, emakume naiz gizonezkoentzat, 200€-100€ eta 50€ izango dira hurrenez hurren lehen 3 sailkatuentzat. Ez da beste saririk izango proba honetan.

7 .   IZEN-EMATEA:  Gehienez, 350 parte-hartzaile izango dira,  izen-emate ordena zorrotz jarraituko delarik internetez. Izen emateahttp://www.kirolprobak.com orriaren bidez egingo da, 2017ko martxoaren 1etik ekainaren 10era. Izen ematea 40€ izango da, federatu nahiz  federatu gabekoentzat. Txip horia ez dutenek 42€ ordaindu beharko dute. Maiatzaren 1tik aurrera izen emateek 50€ eta 52€ ko balioa izango dute. Ordainketak, proban parte hartzeko eskubidea eta erantzukizun zibil eta istripu aseguruak edukitzeko eskubidea ematen du, eta, halaber, parte-hartzaileentzat jarritako kirol instalazioak erabili, korrikalariaren poltsa, finisher kamiseta eta proba amaierako otordua hartzeko ere bai.Behin izena emateko kuota ordainduta, proban ez parte hartzea erabakitzen duenari ez zaio dirurik itzuliko.

8.- SEINALIZAZIOA: Ibilbidea, probaren kartelekin, banderinekin eta zintarekin behar bezala markatuta eta ikusgai egongo da.

9.- ANOA GUNEAK:Helmugakoaz gain, gutxienez 9 anoa gune izango dira ibilbidean zehar. Gune horietan energetikoak eta hidratatzaileak diren produktuak eskainiko dira.

10.- KANPOKO LAGUNTZA:Lasterketan zehar, laisterkarien edo kanpokoen laguntza eta anoa oro guztiz debakatuta dago, antolakuntzak horretarako ezarritako tokietan izan ezik.

11.- KONTROLAK: Antolakuntzak hainbat kontrol-gune jarriko ditu, eta horietatik pasatzea ezinbestekoa izango da. Horietan, araututako kontrolak egingo dira.

12.- KONTROL BAKOITZEKO DENBORAK:Helmugan sartzeko gehienezko denbora   10 ordukoa izango da:  Iruran eta Elduaien denbora korteak egongo dira (Zehazteke).Antolakuntzako arduradunek kontrol guneetan aurrez ezarritako denbora aurreikuspenak betetzen ez dituzten kirolariak probatik kanpo utziko dituzte eta helmugara garraiatuak izango dira . Halaber, araudia betetzen ez duena, markatutako ibilbide osoa osatzen ez duena , dortsala ikusgai ez daramana, antolatzaileen aholkuei kasurik egiten ez diena edo beste kirolariekiko errespetu falta erakusten duena ere probatik kanpo utz dezake antolakuntzak.

14.- KRONOMETRAJEA: Lasterketaren kronometrajea txiparen bidez egingo da. Parte-hartzaileek sailkapenak jarri ondoren, 30 minutu izango dituzte erreklamazioak egiteko, denbora hori igaro ondoren, erreklamaziorik ez balego, sailkapenak behin betikoak izango dira

15.- DORTSALEN BANAKETA:Dortsalen banaketa Tolosan egingo da, Kultur Etxean, Triangulo plazan. 2016ko ekainaren 17an, larunbata,  17:00etatik 20:00 etara, eta probaren egun berean, 07:00etatik 08:30etara, leku berean.

16.- KONTSIGNA ZERBITZUA:Antolakuntzak konsigna zerbitzua eskainiko du partehartzaile guztiei irteera/helmugan puntuan.

17.- INGURUGIROA: Lasterketa, ia osotasunean, natura gune zoragarri batean zehar korrituko da. Hori dela eta, ingurua babestea derrigorrezkoa izango da eta debekatuta egongo da edozer gauza lurrera botatzea.

17.1. Horretarako zaborra biltzeko tresnak jarriko dira anoa gune amaiera guztietan.

17.2. Arau hau hausten duena kanporatua izango da.

18.- OSASUN ZERBITZUA: Antolakuntzak Larrialditarako osasun zerbitzua jarriko du ibilbideko lekurik estrategikoenetan. Halaber, helmugan dutxa, garbiketa eta lehen mailako zerbitzu medikua eskainiko ditu, horren beharrean aurkitzen diren kirolariarentzat.

19.- SEGURTASUNA:Antolakuntzak, egoerak hala eskatuta, lasterketaren ibilbidea aldatzeko eta dagozkion gainerako aldaketak egiteko eskubidea dauka, eta baita bertan behera uzteko ere, eguraldiaren baldintzek hala eskatzen badute edo arrazoi nagusi batengatik, lasterketa batzordearen adostasunarekin.

20.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN:Parte-hartzaileak, laguntza beharrean aurkitzen diren parte-hartzaileei laguntzera behartuta daude, eta baita kontroletan gorabeheren berri ematera ere.

21.- ERANTZUKIZUNA: Antolakuntzak bere gain hartuko ditu ibilbidean zehar gertatzen diren istripu guztiak, baina korrikalariaren erruagatik edo utzikeriagatik gertatu bada istripua, antolakuntzak ez du bere gain hartuko. Parte-hartzaileak euren buruari edo besteei egindako kalte guztien erantzule izango dira.

22.- IRUDI ESKUBIDEAK:Parte hartzaile bakoitzak ontzat ematen du antolatzaileek ateratako argazki edo bideoetan euren irudia libreki erabiltzeko eskubidea.

23.- ONARTZEA: lasterketan partehartzean, araudia onartzen dela ondorioztatzen da.