T3T – T2T / 2023ko araudia

T3T eta T2T    2023. ARAUDIA

1.- ARTIKULUA: ANTOLAKUNTZA

  • 1.1- Oargi Mendi Elkarteak, G-20162665 kirol erregistroetako zenbakiarekin T3T Maratoia eta T2T lasterketaren antolakuntza hartzen du bere gain.

2.- ARTIKULUA: EGUNA ETA LEKUA

  • 2.1.- 2022ko ekainaren 11ean (Igandea) ospatuko da eta 08:45ean emango zaio hasiera. Irteera eta helmuga, Tolosako Triangulo plazan izango da.
  • 2.2.- T2T lasterketaren irteera ordua aldiz, 09:30ean izango da leku berean.

3.- ARTIKULUA: IBILBIDEA

  • 3.1.- T3T lasterketak, TOLOSA-IBARRA-LEABURU-ELDUAIEN-IRURA-ANOETA-ALKIZA herriak eta ERROIZPE- BELABIETA -UZTURRE -ERNIO – ERNIOZABAL mendiak pasako ditu besteak beste. Ibilbideak, 42’5 kilometroko luzera eta +2800ko desnibel positiboa izango ditu.
  • 3.2.- T2T lasterketak, 24’5 kilometroko luzera eta +1600 metroko desnibel positiboa izango ditu eta Erroizpe eta Uzturreko gainak pasako ditu.
  • 3.2.- Bi lasterketen neurketak ez daude homologatuta.
  • 3.3.- Antolakuntzak, ordezko ibilbidea prestatuta izango du lasterketa eguna baino lehen, ibilbidean edo lasterketaren prestaketan arazoak sortuko balira. Aldaketa hauek, ahalik eta azkarren zabalduko lirateke antolakuntzaren kanal ezberdinetatik. Antolakuntzak, bestalde, ustekabeko arrazoi indartsu batengatik lasterketa bertan behera uzteko ahalmena ere izango du.

4.- ARTIKULUA: SEINALEZTAPENA:

  • 4.1.- Ibilbidea, probaren kartelekin, banderatxo laranjekin eta zinta ezberdinekin behar bezala adierazita eta ikusgai egongo da. Ibilbidea nahita ez jarraitzeak lasterketatik kanporatzea ekarriko dio lasterkariari. Derrigorrezkoa izango da seinaleztaturiko bidetik ez ateratzea, ingurumenari ahalik eta higadura gutxien sortze aldera.

5.- ARTIKULUA: DENBORA KONTROLAK ETA KANPORATZE POSTUAK

  • 5.1.- Antolakuntzak, hainbat derrigorrezko denbora kontrol ipini ditu ibilbidean zehar, eta haietatik igarotzea ezinbestekoa izango da. Horietan, araututako kontrolak egingo dira. Antolakuntzako arduradunek, kanporatze puntuetan aurrez ezarritako denbora aurreikuspenak betetzen ez dituzten korrikalariak, probatik kanpo utziko dituzte eta Tolosara garraiatuko dituzte. Halaber, araudia betetzen ez duena, markatutako ibilbide osoa osatzen ez duena, dortsala ikusgai ez daramana, antolatzaileen aholkuei kasurik egiten ez diena edo beste kirolariekiko errespetu falta erakusten duen korrikalaria ere probatik kanpo utzi dezake antolakuntzak.
LEKUA (T3T)KMORDUA
Elduaien10’3km1h50’
Irura21’7km4h
Alkiza27’5km5h 05’
Zelatun32’6km7h
Tolosa42’7km9h
LEKUA (T2T)KMORDUA
Elduaien10’3km1h55’
Uzturre18’5km3h45’
Tolosa24’5km5h
  • 5.2.- Eguraldi txarragatik edo segurtasun arrazoiengatik, antolakuntzak, proba gelditzeko edo aldatzeko eskubidea izango du.
  • 5.3.- Lesio edo istripuren batengatik ez bada, korrikalariak ez luke proba bertan behera utzi behar igarotze kontroletatik kanpo. Igarotze-kontrola baino lehen, proba bertan behera uztea erabaki duenak, proba ixteaz arduratzen direnei edo antolakuntzakoei jakinarazi beharko die, haiek txipa desaktibatu eta Tolosara garraiatzeko.
  • 5.4.- Korrikalariak,ezinbestean, dortsala eta eskumuturrekoa gordeko ditu antolakuntzak eskaintzen dituen zerbitzuak (garraioa, anoa guneak, kontsigna…) erabili nahi baditu.
  • 5.5.- Antolakuntzak, edozein korrikalari, aldi baterako gelditzea edo lasterketa bertan behera uztera behar dezake, egoerak, bere osasun fisikoa edo segurtasuna arriskuan jartzen baditu.
  • 5.5.- Osasun zerbitzura jotzen duten korrikalariek, haien iritzien eta balorazioen esku geratzen dira. Ondorioz, haien erabakiak onartu beharko dituzte. Osasun zerbitzuek edozein kasutan erabaki hauek hartu ahal izango dituzte:

5.5.1.- Lasterketa jarraitzeko gai ez den edozein korrikalari kanporatzea (dortsala
desaktibatuz).

5.5.2.- Arriskuan ikusten duten edozein korrikalari ebakuatzea egokien iruditzen zaien
baliabideen bitartez.

5.5.3.- Edozein korrikalari osasun zentro batera eramatea, haren egoerak egokiena hori
dela erakusten badu.

6.- ARTIKULUA: PARTE HARTZEA ETA IZEN EMATEA

  • 6.1- Araudi honek dioena betez gero, T3T lasterketan, 18 urteak beteak dituen kirolari orok parte hartu ahal izango du. Urteak, egunean bertan beteta izan beharko ditu eta ez urtean zehar. Antolakuntzak, proba aurretik, mediku azterketa bat egitea gomendatzen die parte hartzaile guztiei eta hauek bere gain hartuko dute proban gerta litekeen edozein arazo.
  • 6.2- T2T lasterketan, 18 urteak beteak dituen kirolari orok parte ahal izango du. Urteak egunean bertan beteta izan beharko ditu eta ez urtean zehar.
  • 6.3- Antolakuntzak edozein lasterkariri, lasterketan parte hartzea ukatzeko eskubidea izango du, euren iritziz parte hartze horrek euren irudiaren aurka egiten duela erabakitzen edo ondorioztatzen badu.
  • 6.4.- T3Tn: Gehienez, 325 parte hartzaile izango dira, izen emate ordena zorrotz jarraituko delarik internetez. Izen ematea, http://www.kronoak.com web atariaren bidez egingo da, (kreditu txartel bidez ordaindu beharko da) 2023ko urtarrilaren 9tik (arratsaldeko 20:00etan) martxoaren 1a arte. Izen ematea 45 eurokoa izango da denentzat. Martxoaren 2tik maiatzaren 11a bitarte, (arratsaldeko 20:00ak) izen emateek 55 euroko salneurria izango dute hurrenez hurren. Ordainketaren barnean sartzen dira: parte hartzeko eskubidea, istripu edo erantzukizun zibileko asegurua (istripuen asegurua), osasuna laguntza, anoa postuetako produktuak, lasterkari poltsa, kontsigna, dutxak, amaierako bazkaria, road book pdf formatuan, erretiratuen garraioa eta bestelako komunikazioak.
  • 6.5.- T2T n 425 lasterkariko muga izango da eta izen emate ordena zorrotz jarraituko da internetez. Izen ematea, http://www.kronoak.com web atariaren bidez egingo da, (kreditu txartel bidez ordaindu beharko da) 2023ko urtarrilaren 9tik (arratsaldeko 20:00etan) martxoaren 1a arte. Partaide guztientzat 28 euroko salneurria izango du dortsalak martxoaren 1a bitarte. Handik aurrera, martxoaren 2tik eta maiatzaren 11 arte, izen emateen kostua 33 eurokoa izango da hurrenez hurren. Ordainketaren barnean sartzen dira: parte hartzeko eskubidea, istripu edo erantzukizun zibileko asegurua, (istripuen asegurua) osasuna laguntza, anoa postuetako produktuak, lasterkari poltsa, kontsigna, dutxak, amaierako bazkaria, road book pdf formatuan, erretiratuen garraioa eta bestelako komunikazioak.
  • 6.6.- Behin izena emateko kuota ordainduta, proban parte ez hartzea erabakitzen duenari ez zaio dirurik itzuliko, baina titularitate aldaketa onartuko da maiatzaren 11 arte, itxaron zerrendako hurrenkeraren arabera. Ez da lagunen artean aldaketarik onartuko. Data horretaz geroztik ez da aldaketarik egingo arrazoia edozein dela ere bi lasterketetan.
  • 6.7.- Soilik itzulketa honako kasu hauetan egingo da: parte hartzaileen istripu larri, gaixotasun larri edo heriotza, eta kasu horretan mediku txostena ezinbestekoa izango da beharrezko zigilu eta sinadurarekin.
  • 6.8.- Itxaron zerrendak prozedura jakin bat du. Zerrendako parte hartzaileek emaila jasoko dute eta 48h ko epea izango dute izena emateko. Behin denbora hori pasata izen ematea egin ezean hurrengoari emango zaio aukera.
  • 6.9.- Antolakuntzak bere erabilerarako dortsal kopuru bat gordeta izango du lasterketa bakoitzean.
  • 6.10.- Behin izena emanda ezingo da lasterketaz aldatu.
  • 6.11.- Izen emateak pertsonalak dira.
  • 6.12.- Lasterketatik kanporatzea, erregistroetatik kentzea eta hurrengo urteetan parte hartzea debekatzea ekarriko dute honako arau hauste larri hauek;

– Izen aldaketa egin gabe beste norbaiten izenean dagoen dortsal batekin parte hartzea. (Biak izango dira kanporatuak, titularra eta araua bete ez duena).

– Beste korrikalari batek erabili dezan, dortsala fotokopiatzeko uztea (kasu honetan ere biak kanporatuko dira, titularra eta araua bete ez duena).

  • 6.13.- Korrikalariekiko edo antolakuntzarekiko edozein jarrera itsusiren edo larriren bat izateak.
  • 6.14.- Maiatzaren 11tik aurrera, arratsaldeko 20:01ak ondoren jasotako eskaerak EZ dira aintzat hartuko.

7.- ARTIKULUA: ADIN MAILAK ETA SARIAK

  • 7.1.- Gizonezkoetan eta emakumezkoetan ez da adin mailarik izango BI lasterketetan.
  • 7.2.- Guztiek maila absolutuan hartuko dute parte. Gizonezko eta emakumezko kategorietan, Aurreko artikuluetan aipatu moduan lasterketa egunean 18 urteak beteta izan beharko dira.
  • 7.3.- T3T lasterketan, eskualdeko lehen gizonezkoarentzat eta emakumezkoarentzat sari berezia izango da. T2Tn ez da horrelako saririk izango.
  • 7.4.- T3T lasterketan, maila absolutuan,emakumezkoetan eta gizonezkoetan :
  • 1. Postua (500 euro)
  • 2. Postua (250 euro)
  • 3. Postua (125 euro).
  • 7.5.- Eskualdeko lehenengoentzat sariak garaikurrak izango dira. Sariak pilatu egin ahalko dira.
  • 7.6.- Erroizpeko tarteko helmugan denborarik onenak egiten dituzten gizonarentzat eta emakumearentzat saria egongo da (200 euro), tontorrera iritsitako postuak adieraziko du irabazlea. Saria jaso ahal izateko, lasterketa amaitzea derrigorrezkoa izango da. (Sari hau T3Tko lasterkarientzat izango da soilik)
  • 7.7.- T2Tko sariak, emakume naiz gizonezkoentzat, 150 eurokoa, 100 eurokoa eta 50 eurokoa izango dira hurrenez hurren lehen 3 sailkatuentzat. Proba honetan, ez da beste saririk izango.
  • 7.8.- Sari banaketa 16:00ak inguruan izango da.
  • 7.9.- Probako irabazleak, helmuga marra lehen postuetan pasatzen dutenak izango dira.

8.ARTIKULUA: DORTSAL BANAKETA ETA KONTSIGNA ZERBITZUA

  • 8.1.- Dortsalen banaketa Tolosan egingo da,Triangulo plazaren alboan dagoen Zerkausian. Ordutegia hurrengo hau izango da;

-Ekainaren 10ean, larunbata, 17:00etatik 20:00ak arte eta probaren egunean, 07:00etatik 8:15ak arte, artean leku berean.

  • 8.2.- Dortsalak jasotzera, norbanakoa agertu beharko da identifikazio ofizialeko ziurtagiriren batekin. Ezingo da beste baten izenean dortsalik hartu. Dortsalak hartzerakoan antolakuntzak norberari identifikaziorako eskumuturrekoa jarriko dio, eta lasterketa amaitu bitartean ezin izango du kendu.
  • 8.3.- Antolakuntzak kontsigna zerbitzua eskainiko die parte hartzaile guztiei irteera/helmugan puntuan. Eskumuturrekoa eta dortsala ezinbestekoak izango dira.

9,- ARTIKULUA: EZINBESTEKO MATERIALA

  • 9.1. Haize-babesgarria. Mauka luzekoa izan beharko da derrigorrean. EZ da txalekorik onartuko. Burukoa ere eduki dezan hobesten da, nahiz eta puntu hau ez den derrigorrezkoa izango mauka luzea moduan. Atal hau ez betetzeak zuzenean lasterketatik kanporatzea ekarriko du.
  • 9.2. Eguraldi txarra eginez gero: “txubaskeroa” edo euritakoa. Atal hau antolakuntzak argituko luke dortsala hartzeko unean aurreikuspenen arabera. Honez gain, eguraldiaren iragarpena oso beroa bada, antolakuntzak, edateko likido kopuru jakin batekin ateratzera behartu dezake korrikalaria. Hau ere dortsal banaketan argituko litzateke.
  • 9.3. Derrigorrezkoa izango da ezinbesteko material guztia irteera lekurako atetik sartzerakoan aurkeztea. Atal hau ez betetzeak zuzenean lasterketatik kanporatzea ekarriko du.
  • 9.4. Ez da bastoien kontrolik egingo. Beraz norberaren erabileraren baita geratzen da lasterketa osoan zehar eramatea edo ez.
  • 9.5. Eskumuturreko pertsonal eta transferi ezina eskumuturrean jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da momentu oro. Atal hau ez betetzeak zuzenean lasterketatik kanporatzea ekarriko du.
  • 9.6 Edalontzia. Anoa postuetan ez da edalontzirik izango, parte hartzaile bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du. Atal hau ez betetzeak zuzenean lasterketatik kanporatzea ekarriko du.
  • 9.7 Beraz, T3Tn derrigorrezko materiala “xira”, eskumuturrekoa eta edalontzia izango dira. T2Tn aldiz eskumuturrekoa eta edalontzia.

10- ARTIKULUA: ANOA GUNEAK ETA KANPO LAGUNTZA

  • 10.1.- Helmugakoaz gain, gutxienez 7 anoa gune izango dira ibilbidean zehar. Gune horietan, energetikoak eta hidratatzaileak diren produktuak eskainiko dira.
  • 10.2.- Anoa postuetan dauden arduradunen argibideak betetzea derrigorrezkoa izango da. Arau hau ez betetzeak zuzenean lasterketatik kanporatzea ekarriko du.
  • 10.3.- Anoa guneetan norbait zuzenean antolakuntzaren botilatik edaten hasiz gero zuzenean lasterketatik kanporatua izango da.
  • 10.4.- Anoa postuetan soilik eman daiteke kanpo laguntza norberaren jan edanekin arautako tartean.
  • 10.5.- Lasterketan zehar, lasterkariei ezin zaie korrika lagundu.

11.- ARTIKULUA: KRONOMETRATZEA ETA ERREKLAMAZIOAK:

  • 11.1.- Lasterketaren kronometratzea dortsal txiparen bidez egingo da. Behin sailkapena jarri ondoren, parte hartzaileek, 30 minutu izango dituzte erreklamazioak egiteko. Denbora hori igaro ondoren, erreklamaziorik ez balego, sailkapenak behin betikoak izango dira. Txipa dortsala, bular aldean eramatea derrigorrezkoa izango da.

12.- ARTIKULUA: INGURUGIROA

  • 12.1.- Lasterketa, ia bere osotasunean, natur guneetatik zehar igaroko da. Hori dela eta, ingurua babestea derrigorrezkoa izango da, eta ondorioz, debekatuta egongo da edozer gauza lurrera botatzea.
  • 12.2.- Horretarako zaborra biltzeko tresnak jarriko dira anoa gune amaiera guztietan.
  • 12.3. – Arau hau hausten duena kanporatua izango da.
  • 12.4- Markatutako bideetatik ateratzea ere debekatuta egongo da.

13.- ARTIKULUA: OSASUN ZERBITZUA:

  • 13.1.- Antolakuntzak, larrialdietarako osasun zerbitzua jarriko du ibilbideko lekurik estrategikoenetan. Halaber, helmugan, dutxa, garbiketa eta lehen mailako zerbitzu medikua eskainiko ditu horren beharrean aurkitzen diren kirolarientzat. Euren esana betetzea derrigorrezkoa izango da.

14.- ARTIKULUA: SEGURTASUNA:

  • 14.1.- Antolakuntzak, egoerak hala eskatuta, lasterketaren ibilbidea aldatzeko eta dagozkion gainerako aldaketak egiteko eskubidea izango du, eta baita bertan behera uztekoa ere, eguraldiaren baldintzek hala eskatzen badute, edo bestelako arrazoi nagusi batengatik, lasterketa batzordearen adostasunarekin.

15.- ARTIKULUA: LAGUNTZA EZBEHARRETAN:

  • 15.1.- Parte hartzaileak, laguntza beharrean aurkitzen diren parte hartzaileei laguntzera behartuta daude, eta baita kontroletan haien gorabeheren berri ematera ere. Puntu hau ez betetzeak lasterketatik kanporatzea ekarriko du.

16.- ARTIKULUA: ERANTZUKIZUNA:

  • 16.1.- Antolakuntzak bere gain hartuko ditu, kontratatutako seguruaren estaldurapean baldin badaude, ibilbidean zehar gertatzen diren istripu guztiak. Aldiz, korrikalariaren erruagatik edo utzikeriagatik gertatu bada istripua, antolakuntzak ez du bere gain hartuko erantzukizunik. Parte hartzaileak, euren buruari edo besteei egindako kalte guztien erantzule izango dira.
  • 16.2.- Bestalde, antolakuntzak ez du bere gain hartuko, haiek kontratatutako aseguruaren estalduraz gaindiko, partaide, laguntzaile edo ikusleei gerta dakizkiekeen kalteen (galdu, lapurtu, puskatu …) ondorioz egindako erreklamazioen erantzukizunik.
  • 16.3.- Proban izena eman duten guztiek, izena euren borondatez eman dutela ulertzen da. Hori dela eta, partaide eta oinordekoek, erantzukizun zibilari dagokionez, antolaketaz arduratzen diren erakundeak, laguntzaileak, babesleak zein beste partaideak ez salatzea eta kargu horietatik guztietatik libre uztea onartzen dute.

17.- ARTIKULUA: IRUDI ESKUBIDEAK ETA DATU BABESA:

  • 17.1.- Parte hartzaile bakoitzak ontzat ematen du antolatzaileek ateratako argazki edo bideoetan euren irudia libreki erabiltzeko eskubidea, baita prentsara bidaltzeko ere. Horren eskubidea bermatzeko, ez da inongo inprimakirik bete beharko. Ezezkoaren kasuan ezin izango da proban parte hartu..
  • 17.2.- Datu pertsonalak babesteko araudia aintzat hartuz izen ematean emandako datu pertsonalak erabiltzeko eta erantzukizunpean tratatzeko baimena ematen zaio antolakuntzari. Parte hartzaileak legediari jarraiki eskubideak ere izango ditu datu babesari dagokionez. Eskaera edo erreklamazio oro t3tmaratoia.saresozialak@gmail.com helbidera idatzita egin beharko dira.

18.- ARTIKULUA: ONARTZEA

  • 18.2.- Araudi honek aldaketak eta hobekuntzak jasan ditzake antolakuntzak horrela erabakitzen badu.
  • 18.3.- Aldaketarik balitz, parte hartzaile guztiei igorriko zaie ohiko kanalen bidez.
  • 18.4.- Araudi honetan agertzen ez den punturik bada, EMF-FVMren araudia kontuan izanda ikusiko da.
  • 18.5.- Lasterketan parte hartzean, araudia onartzen dela ondorioztatzen da.

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: