KEDADA: apirilak 28, larunbata

Eguna: aprilak 28, larunbata

Ordua: goizeko 8:00ak

Lekua: Berazubi auzoan, 66 tabernaren ondoan. Estadioko sarrera zaharrean.

Plana: azaldutako jendearen arabera 2 edo 3 talde egin.

Besterik: Aurten kedada bakarra egingo da, T2Tko ibilbidea erakutsiz. 24km, +1600m

T3T - Tolosaldeko 3 Tontorrak erabiltzailearen argazkia.

 

 

 

IZEN EMATEEN EGOERA ETA BOLONDRES DEIALDIA.

Aurten Tolosaldeko hiru tontorrak T3T maratoia ekainaren 17a, igandez, ospatuko da.  Jada laugarren ekitaldia izango da. Hala ere proba hau ezinezkoa izango litzateke aurrera eramatea bertan laguntzen duten ia 200 bolondresen laguntzarik gabe. Ibilbide osoan zehar lan asko eta ugari izaten baita egiteko, proba aurretik, proban bertan eta probaren ondoren. Horregatik lerro hauen bidez deialdia luzatu nahiko genuke interesatuta dagoen edonori, Ibarra eta Tolosa arteko tartean laguntzeko batik bat, bertako bidegurutzeetan. Berau baita buruhauste gehien ematen digun puntua eta. Hala ere, beste edonon laguntzeko prest daude pertsonak ere ongi etorriak izango dira. Edozein zalantza eta argibidetarako sare sozialak, t3tmaratoia@gmai.com, t3tmaratoia.saresozialak@gmail.com, edota 688682107 telefono zenbakia erabili.

T3T maratoiak, 43’5km eta 2800m + ko gainbehera dauka. Ernio, Uzturre eta Erroizpeko tontorrak pasatzen ditu. T2T k aldiz 24 km eta 1600m + ko gainbehera dauka eta Uzturre eta Erroizpeko tontorretatik pasatzen da. Bi ibilbideek ia osotasunean ibilbide bera dute. Aipatu izen emateak ere martxa oso onean doazela eta jada eskaintzen diren dortsalen %65a agortuak direla.

voluntario_1

Blog at WordPress.com.

Up ↑